EN | ES | EU

Azaroan, VALORLACT proiektuaren emaitzen berri emango dute eta proiektuan garatutako prototipoak dastatuko dituzte Euskadi-Basque Country International Cheese Festivalen, Donostiako Kursaalean. Donostiako aurtengo ekitaldi gastronomikorik garrantzitsuena da jaialdi hori. Artzai Gazta artzain-elkartea du buru ekitaldiak, eta erakunde eta elkarte hauek lagundu dute antolaketan: Idiazabal jatorri-deiturak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Basque Culinary Center unibertsitateak […]

Share
Read More

Joan den ekainaren 29an Portugalgo Beja hirian egin zen mintegirako gonbita jaso zuen VALORLACT proiektuak. CEBALek antolatu zuen jardunaldia, TEC-MEM proiektuaren barruan. Hona zer jorratzen duen TEC-MEM proiektuak: mintzen teknologiaren aplikazioa nekazaritzako elikagaien sektorean, eta, zehazki, esne-sektorean. CEBAL zentro teknologiko pribatuak nekazaritzaren sektorera aplikatutako bioteknologian egiten du lan, eta berak antolatu zuen gaztandegietako esne-gazuraren arazoari […]

Share
Read More

VALORLACT proiektuko ekintza-planaren eta bide-orriaren hedapenaren barruan, proiektuan lortutako emaitzak eta proiektuan garatutako kudeaketa-aukerak aurkeztu eta bateratu egin ziren joan den asteazkenean (otsailak 10), Kantabriako CIFA Nekazaritzako Ikerketa eta Trebakuntza Zentroan. Kantabriako 11 gazta-enpresatako, ekipamenduen eta osagaien enpresa-hornitzaile bateko eta Kantabriako ikerketa- eta trebakuntza-zentro bereko ordezkariak izan ziren bileran. Jasotako datuak eta garatutako prototipoak aurkeztu […]

Share
Read More

2015eko abenduaren 15ean, VALORLACT proiektuaren 2. Kontraste Mahaia deritzon jardunaldia egin da Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko instalazioetan. Esneki, ganadu eta pentsuen fabrikazioko sektoreetako eta alor akademikoko eragileek eta Administrazioko ordezkariek hartu dute parte jardunaldi horretan. Gai hauek izan dituzte aztergai: balorizazio-teknologien frogatze- eta baliozkotze-ekintzei buruzko proiektuen emaitzak, esne-gazuraren sorrerari buruzko informazioaren bilketa eta diagnostikoa, elikagai- eta […]

Share
Read More

Zamudioko VASCOLAC gaztandegiko ekipo eta instalazioak desmuntatu eta kendu egin dira 2015eko abenduan, pilotu eskalako biogas-iragazketa eta -ekoizpeneko teknologien frogatze-lanak bukatu ondoren. Instalazio horretako eragiketek urte eta erdi baino gehiago iraun dute, eta bi prozesuen eskalatzearen bideragarritasun teknikoari buruzko informazio erabilgarria bildu da. . Frogaketa horretan lortutako emaitzak oinarri gisara erabili dira proposamenak egiteko eta […]

Share
Read More

Esku hartzen duten sektoreei proiektu honetatik emaitzak aurkezteko, beste kontraste-mahai bat 2015ko abenduko lehen hamabostaldian egingo da, gaztandegietako ordezkariekin, animalia-pentsuen fabrikatzaileekin, landa-garapeneko elkarteekin, elikagaien kalitatea bermatzeko erakunde batekin eta hainbat administrazio publikorekin. Bileran, ekarpen guztiak bilduko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak bere iritzia emango du sektorearen ikuspegitik eta uneko egoera lehen eskutik ezagututa. Informazio hori guztia […]

Share
Read More

AZTI-Tecnaliako Carlos Bald ikertzaileak “Development of new food products for cheese whey valorization” izeneko lana aurkeztu zuen WASTES kongresuaren azken edizioan.  Aurkezpenean, esne-gazurarekin egindako elikagaiak eta haiei egindako onarpen organoleptikoko, osaerako eta bizitza erabilgarriko azterketak deskribatu ziren.   Esne-gazuraren kontzentratua oinarri hartuta VALORLACT proiektuan egindako elikagaiak   Kongresu honen 3. edizioa Viana do Casteloko institutu […]

Share
Read More

Bilketa-proposamenaren bideragarritasuna frogatzeko asmoz, erakustaldi-froga bat egin zen EAEko zazpi gaztandegitan, 2015eko uztailaren bukaeran. Horretarako, bi bilketa-ibilbide diseinatu ziren, zisterna isotermoko kamioiz egiteko (Bizkaia-Araba eta Gipuzkoa-Araba). Esne-gazura Agurainen hustu behar zen, Aldanondo gaztandegian. Gaztandegi bakoitzean tanga hoztu bat jarri zen, gazura baldintza higieniko egokietan egon zedin gehienez 24 orduz, eta bilketa txandakako egunetan egin zen, […]

Share
Read More

Hilabete honetan, Etxabarri-Ibiñan dagoen BURUAGA gaztandegiko ardi-ustiategira bisita egin da. Javier Aizpeolearena da ardi-sail nagusia; assaf motako 800 ardi ditu. Latxa ardiaren inguruko beste ustiategi batzuekin, Idiazabalgo jatorri-deiturako gazta, azal gogorreko gazta ondua eta barra-gazta egiteko esnea ekoizten dute, eta, orain, gazta urdina egiten hastekotan dira. Ganaduzale honek 15 urte daramatza bere animaliak gaztandegietatik datorren […]

Share
Read More

Martxoan, Casanueva familiaren SIERRA DE LARA gaztandegira bisita egin genuen, Salas de los Infantesen (Burgos). Ardi-esne gordinarekin gazta egiten dute, eta 20 urte daramatzate haien 500 ardiak elikatzeko gazura erabiltzen. Kasu honetan, gazura pasteurizatu egiten dute, jasotzen duten ontzian bertan, lurruna zuzenean injektatuta.   Esne-gazura nola biltzen eta 1- Gazura kentzeko mahaitik, biltzeko ontzira 2- […]

Share
Read More