Esku hartzen duten sektoreei proiektu honetatik lortzea espero diren helburuak eta emaitzak aurkezteko, kontraste-mahai bat egin zen, 2012ko abenduaren 18an, gaztandegietako ordezkariekin, animalia-pentsuen fabrikatzaileekin, landa-garapeneko elkarteekin, elikagaien kalitatea bermatzeko erakunde batekin eta hainbat administrazio publikorekin.

Participantes 1ª mesa 2

Bileran, egindako ekarpen guztiak bildu ziren, eta parte-hartzaile bakoitzak bere iritzia eman zuen zegokion sektorearen ikuspegitik eta uneko egoera lehen eskutik ezagututa. Informazio hori guztia kontuan hartuko da proiektuaren hurrengo faseen garapenean.

 

 

Share