Elikagai-prototipoak, pentsuak eta biogasa sortzeko probak egiteko, hainbat proba egin dira laborategien mailan, maila pilotuan eta maila industrialean.

  • Laborategi-mailan, esne-gazuraren eta proteinen kontzentratuak lortu dira alderantzizko osmosi (AO) eta ultrairagazpen (UI) bidez hurrenez hurren, hezean nahiz lehorrean lau elikagai-prototipo eta 6 pentsu egiteko. Proba horiek NEIKER-Tecnaliak eta AZTI-Tecnaliak egin dituzte.

 

  • Maila pilotuan, lehortze-probak egin dira IRTA-ORDESAren instalazioetan (Katalunia), esne-gazuraren kontzentratuetatik abiatuta. Sortutako produktuak gizakien elikadurara zuzendutako prototipoak eskalan jartzeko erabiliko dira.

 

  • Maila industrialean, esne-gazur aurrekontzentratua lehortu da osmosi bidez RENY PICOTen instalazioan (Asturias), ganaduaren (arrautzetarako eta haragitarako hegaztiak) elikadura-testa egiteko esne-gazuraren nahikoa hauts-kantitate lortzeko.

 

Proba horietan erabili diren esne-gazur likidoak eta kontzentratuak proiektuan aktiboki kolaboratzen duten bi gaztandegik eman zituzten: VASCOLAC (Zamudio) eta ALDANONDO (Agurain).

 

 

Share