EN | ES | EU

Amaitu da esne-gazuraren analisia eta karakterizazioa egiteko lagin-bilketa. Guztira, zazpi gaztandegitatik hartu dira hainbat mota eta bolumenetako laginak. Gaztandegi horiek adierazgarriak dira beren tamainagatik eta egiten duten gazta-motagatik. Gehienak ardi-gaztaren edo nahaste-gaztaren esne-gazurak dira, behi-esnearekin bakarrik lan egiten duten gaztandegiak oso gutxi baitira Euskadin.

Haietako bakoitzerako bisita aprobetxatuz, beste hainbat datu ere bildu dira: sortutako esne-gazur kantitateak, produktu-motak, gaur egungo kudeaketa, eskura dauden azpiegiturak, proiektuan eta etorkizunean egingo den ekintza-planean parte hartzeko interesa edo prestasuna, etab.

 

Logos queserias colaboradoras

Gaztandegi hauek bisitatu ditugu:

  • VASCOLAC (Zamudio)
  • ALDANONDO (Agurain)
  • GOMIZTEGI (Oñati)
  • GALTZATA (Oiartzun)
  • ANTZINAKO EUSKAL GAZTAK (Aia)
  • VISTA ALEGRE (Karrantza)
  • ISUSI ANAIAK (Gueñes).

 

Eskerrak ematen dizkiegu haiei guztiei ateak irekitzeagatik, laginak emateagatik eta beren prozesu, ekipo eta instalazioei buruzko informazioa emateagatik.

 

 

 

Share

No Comment

Comments are closed.