Hilabete honetan, Etxabarri-Ibiñan dagoen BURUAGA gaztandegiko ardi-ustiategira bisita egin da. Javier Aizpeolearena da ardi-sail nagusia; assaf motako 800 ardi ditu. Latxa ardiaren inguruko beste ustiategi batzuekin, Idiazabalgo jatorri-deiturako gazta, azal gogorreko gazta ondua eta barra-gazta egiteko esnea ekoizten dute, eta, orain, gazta urdina egiten hastekotan dira.

Ganaduzale honek 15 urte daramatza bere animaliak gaztandegietatik datorren gazurarekin elikatzen. Gazura hori andeletan jasotzen dute, eta ustiategietaraino eramaten dute. Han, bi askatara botatzen dute zuzenean, eta ardiek handik edaten dute.

 

                                        Esne-gazura gaztandegitik garraiatzen eta askak betetzen

BURUAGA