Neiker-Tecnalia eta AZTI-Tecnalia zentro teknologikoetako langileak gazta egiten duten eta haien ganadua elikatzeko gazura erabiltzen duten abeltzaintza-ustiategietan egon dira.

Bisita horietan, besteak beste, informazio hau jaso dute: sortutako gazura-kantitatea, elikatzen duten animalia-kopurua, gazura erabiltzeko modua, ganaduari emandako elikagaien hondarraren ezaugarriak eta sortutako arazoak. Helburua da aztertzea ea gazura berrabil daitekeen komunikazio-bideetatik urrun dauden EAEko gaztandegi txikietan edo ekoizpen-bolumen txikiegia dutelako bilketa errentagarria ez den gaztandegietan. Era berean, elikadura-osagarri gisa erabiltzeak abeltzainek animaliei ura eta elikagaiak emateko egin beharreko gastua murriztuko luke.

Otsailean, Gamarteko EKIOLA gaztandegira bisita egin zen (Garazi, Nafarroa Beherea). HAZI – Artzain Eskolako Batis Otaegi kidearekin egin zuten bisita. Hura jarri zen harremanetan Désiré eta Kati Loyathorekin. Bikote honek 30 urte daramatza Ossau-Irati jatorri-deiturako gazta egiten (esne gordinarekin), eta, azkenaldian, camembert motako gazta, jogurtak eta gaztanbera ere egiten ditu.

 

 

EKIOLA 1

                        Informazioa eta produktuak biltzen

Haien 300 ardiek gaztandegian bertan egunero sortutako esne-gazura edaten dute, zeina gatzatzeko abatzetik zuzenean askara baitoa. Horrela jarduteak ez dio inolako osasun-arazorik sortu ganaduari, eta onartuta dago Osseau-Irati jatorri-deituraren araudian.

 

EKIOLA 2

                           Esne-gazura askara bidaltzen

 

Share