Bilketa-proposamenaren bideragarritasuna frogatzeko asmoz, erakustaldi-froga bat egin zen EAEko zazpi gaztandegitan, 2015eko uztailaren bukaeran. Horretarako, bi bilketa-ibilbide diseinatu ziren, zisterna isotermoko kamioiz egiteko (Bizkaia-Araba eta Gipuzkoa-Araba). Esne-gazura Agurainen hustu behar zen, Aldanondo gaztandegian.

Gaztandegi bakoitzean tanga hoztu bat jarri zen, gazura baldintza higieniko egokietan egon zedin gehienez 24 orduz, eta bilketa txandakako egunetan egin zen, sei egunez.

 

Recogida lactosuero queserias CAPV

Esne-gazura biltzen, erakustaldian parte hartu zuten gaztandegi batzuetan.

Jasotako gazura Aldanondoren instalazioetan prozesatu zuten, osmosi/ultrairagazketa bidezko kontzentrazio bidez, elikagaigintzan erabiltzeko edo zuzenean biogas-instalazioetara bidaltzeko.

 

Demostracion ruta y Aldanondo

Zisterna bidean, eta Aldanondon deskargatzen

 

Bilketaren emaitza nagusiak hauek izan ziren:

– Garraioan, tenperaturaren igoera 2 °C baino txikiagoa izan zen, pH-arena 0,3 baino gutxiago eta Brix graduak konstanteak izan ziren.

 

Demostracion controles

Bildu aurretik esne-gazurari egiten zaizkion kontrolak

– Badirudi esnea eta esne-gazura aldi berean jasotzeak ez duela arazo handirik eragiten; izan ere, bi produktuak ontzi bereizietan jaso daitezke, bilketa-zisterna berean, tutu eta balbula bereiziekin. Horrek kutsadura gurutzatua galarazten du.

Beraz, egindako bilketak erakutsi du esne-gazura modu higienikoan jaso daitekeela aurrez planifikatutako ibilbideetan, bi egunez behin, betiere gaztandegiek hotzean edukitzen badituzte eta 48 ordu baino gutxiagoan biltzen eta prozesatzen badituzte.

 

Eskerrak ematen dizkiegu esne-gazuraren bilketaren erakustaldian parte hartu duten gaztandegiei:

  • Vascolac (Zamudio, Bizkaia)
  • Zabaleta (Munain, Araba)
  • Buruaga (Etxabarri-Ibiña, Araba)
  • Esnetik (Ugao, Bizkaia)
  • Goine (Asteasu, Gipuzkoa)
  • Oihan Txiki (Orexa, Gipuzkoa)
  • Mahala (Leaburu, Gipuzkoa)
  • Gomiztegi (Oñati, Gipuzkoa)
  • Aldanondo (Agurain, Araba)

 

 

Share