2015eko abenduaren 15ean, VALORLACT proiektuaren 2. Kontraste Mahaia deritzon jardunaldia egin da Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko instalazioetan. Esneki, ganadu eta pentsuen fabrikazioko sektoreetako eta alor akademikoko eragileek eta Administrazioko ordezkariek hartu dute parte jardunaldi horretan.

Gai hauek izan dituzte aztergai: balorizazio-teknologien frogatze- eta baliozkotze-ekintzei buruzko proiektuen emaitzak, esne-gazuraren sorrerari buruzko informazioaren bilketa eta diagnostikoa, elikagai- eta pentsu-prototipoen garapena, eta gaztandegi bakoitzean jasotako esne-gazuraren frogaketa.

2 mesa contraste presentacion 3 2 mesa contraste presentacion 2

.

Bestalde, EAEko esne-gazuraren balorizaziorako Ekintza Planaren proposamena aurkeztu da. Gaztandegi-mota bakoitzerako banakako soluzioak eta bilketa eta balorizazio zentralizatuaren proposamena sartzen dira proposamenean. Bideragarritasun ekonomikoaren ikuspuntutik ere ebaluatu dira proposamen horiek.

Azkenik, aurkeztutako alternatiben inguruan eztabaidatu dute, eta parte hartu duten sektore guztietako ordezkarien ekarpenak eta iradokizunak bildu dituzte.

 2 mesa contraste cata 2    2 mesa contraste cata 1

.

Jasotako informazio guztiarekin ibilbide-orri bat egingo da, garatutako ekintza-plana eraginkortasunez ezartzeko.