VALORLACT proiektuko ekintza-planaren eta bide-orriaren hedapenaren barruan, proiektuan lortutako emaitzak eta proiektuan garatutako kudeaketa-aukerak aurkeztu eta bateratu egin ziren joan den asteazkenean (otsailak 10), Kantabriako CIFA Nekazaritzako Ikerketa eta Trebakuntza Zentroan.

Kantabriako 11 gazta-enpresatako, ekipamenduen eta osagaien enpresa-hornitzaile bateko eta Kantabriako ikerketa- eta trebakuntza-zentro bereko ordezkariak izan ziren bileran.

Presentacion CIFA feb16

Jasotako datuak eta garatutako prototipoak aurkeztu eta gero, proposatutako balorizazio-aukerak eta jasotze-sistemen aukerak azaldu ziren. Besteak beste, Ason Haraneko gaztandegi batzuk jasotze-sistemara biltzea proposatu zen.

Parte-hartzaileen artean egin ziren ekarpenek erakutsi zutenez, zaila da ganadu-ustiategiek onartzea esne-gazura eta haren segimendu higieniko-sanitarioak dakarren gastua. Gaur egun, gaztandegi horietan erabilera hau ematen diote esne-gazurari: txerri-ustiategietara bidaltzen dute, edo Kantabriatik kanpoko enpresetara bidaltzen, kontzentratu eta lehortu ditzaten; azkenik, beren ganadua elikatzeko erabiltzen dute eta zelaiak bustitzeko. Gaztandegi batek baino ez du erabiltzen gaztanbera egiteko, kantitate txikitan.

Alderdi hauei buruzko datu eguneratuagoak emateko eskatu zitzaien bertaratu ziren gaztandegietako ordezkariei: gazuraren kudeaketaren benetako egoera zein den Kantabrian, zenbat esne-gazur izango luketen jasotzeko eta gaur egun zertarako erabiltzen duten.

Horrez gainera, adostu zen CIFArekin batera planifikatzea proiektuaren berri Kantabriako ganaduzaleei eta administrazioari emateko jarduerak, bi eskualdeetan esne-gazura balorizatzeko ekintza planean jasotako proposamenak martxan jartzeko.

 

Share