Joan den ekainaren 29an Portugalgo Beja hirian egin zen mintegirako gonbita jaso zuen VALORLACT proiektuak. CEBALek antolatu zuen jardunaldia, TEC-MEM proiektuaren barruan. Hona zer jorratzen duen TEC-MEM proiektuak: mintzen teknologiaren aplikazioa nekazaritzako elikagaien sektorean, eta, zehazki, esne-sektorean.

logo-cebal-largo

CEBAL zentro teknologiko pribatuak nekazaritzaren sektorera aplikatutako bioteknologian egiten du lan, eta berak antolatu zuen gaztandegietako esne-gazuraren arazoari buruzko mintegi hori, alor horretan egiten ari diren azken aurrerapenen berri emateko eskualdeko gaztandegiei. Udalerriko ingurumen-alorreko eta hondakin-uren kudeaketaren arduradunak ere izan ziren ekitaldian.

VALORLACTen emaitza orokorrak aurkezteaz gain, proiektuan garatutako elikagai-prototipoak dastatzeko aukera egon zen, eta gustura jan zituzten bertaratu zirenek.

valorlac-en-protugal-cebal-29jun16