Azaroan, VALORLACT proiektuaren emaitzen berri emango dute eta proiektuan garatutako prototipoak dastatuko dituzte Euskadi-Basque Country International Cheese Festivalen, Donostiako Kursaalean.

Donostiako aurtengo ekitaldi gastronomikorik garrantzitsuena da jaialdi hori. Artzai Gazta artzain-elkartea du buru ekitaldiak, eta erakunde eta elkarte hauek lagundu dute antolaketan: Idiazabal jatorri-deiturak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Basque Culinary Center unibertsitateak eta Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioak.

Horrez gainera, World Cheese Awards erakundeko ordezkaririk ere etorriko da jaialdira, munduko gaztarik onenaren modalitate bakoitzeko sariak banatzera.

Ekoizleek eta erosleek negozioak egiteko guneak ere izango ditu jaialdiak. Hauek hartuko dute parte ekitaldian: Espainiako gazten jatorri-deitura duten ekoizleek, nazioartean ezagunak diren zenbait sukaldarik, artisauek, unibertsitateek eta gaztaren eta gastronomiaren industriako zenbait enpresak.

Aurkezpen tekniko batzuk ere egingo dira jaialdian; AZTI zentro teknologikoak, adibidez, zenbait proiektu aurkeztuko ditu, hala nola VALORLACT.

 

.

 

banner-international-cheese-festival-2016

 

.

Jaialdiari buruzko informazio gehiago: http://internationalcheesefestival.eus/

 

.

Share