EN | ES | EU

Azaroan, VALORLACT proiektuaren emaitzen berri emango dute eta proiektuan garatutako prototipoak dastatuko dituzte Euskadi-Basque Country International Cheese Festivalen, Donostiako Kursaalean. Donostiako aurtengo ekitaldi gastronomikorik garrantzitsuena da jaialdi hori. Artzai Gazta artzain-elkartea du buru ekitaldiak, eta erakunde eta elkarte hauek lagundu dute antolaketan: Idiazabal jatorri-deiturak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako gobernuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Basque Culinary Center unibertsitateak […]

Share
Read More

Joan den ekainaren 29an Portugalgo Beja hirian egin zen mintegirako gonbita jaso zuen VALORLACT proiektuak. CEBALek antolatu zuen jardunaldia, TEC-MEM proiektuaren barruan. Hona zer jorratzen duen TEC-MEM proiektuak: mintzen teknologiaren aplikazioa nekazaritzako elikagaien sektorean, eta, zehazki, esne-sektorean. CEBAL zentro teknologiko pribatuak nekazaritzaren sektorera aplikatutako bioteknologian egiten du lan, eta berak antolatu zuen gaztandegietako esne-gazuraren arazoari […]

Share
Read More

VALORLACT proiektuko ekintza-planaren eta bide-orriaren hedapenaren barruan, proiektuan lortutako emaitzak eta proiektuan garatutako kudeaketa-aukerak aurkeztu eta bateratu egin ziren joan den asteazkenean (otsailak 10), Kantabriako CIFA Nekazaritzako Ikerketa eta Trebakuntza Zentroan. Kantabriako 11 gazta-enpresatako, ekipamenduen eta osagaien enpresa-hornitzaile bateko eta Kantabriako ikerketa- eta trebakuntza-zentro bereko ordezkariak izan ziren bileran. Jasotako datuak eta garatutako prototipoak aurkeztu […]

Share
Read More

Zamudioko VASCOLAC gaztandegiko ekipo eta instalazioak desmuntatu eta kendu egin dira 2015eko abenduan, pilotu eskalako biogas-iragazketa eta -ekoizpeneko teknologien frogatze-lanak bukatu ondoren. Instalazio horretako eragiketek urte eta erdi baino gehiago iraun dute, eta bi prozesuen eskalatzearen bideragarritasun teknikoari buruzko informazio erabilgarria bildu da. . Frogaketa horretan lortutako emaitzak oinarri gisara erabili dira proposamenak egiteko eta […]

Share
Read More

Esku hartzen duten sektoreei proiektu honetatik emaitzak aurkezteko, beste kontraste-mahai bat 2015ko abenduko lehen hamabostaldian egingo da, gaztandegietako ordezkariekin, animalia-pentsuen fabrikatzaileekin, landa-garapeneko elkarteekin, elikagaien kalitatea bermatzeko erakunde batekin eta hainbat administrazio publikorekin. Bileran, ekarpen guztiak bilduko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak bere iritzia emango du sektorearen ikuspegitik eta uneko egoera lehen eskutik ezagututa. Informazio hori guztia […]

Share
Read More

AZTI-Tecnaliako Carlos Bald ikertzaileak “Development of new food products for cheese whey valorization” izeneko lana aurkeztu zuen WASTES kongresuaren azken edizioan.  Aurkezpenean, esne-gazurarekin egindako elikagaiak eta haiei egindako onarpen organoleptikoko, osaerako eta bizitza erabilgarriko azterketak deskribatu ziren.   Esne-gazuraren kontzentratua oinarri hartuta VALORLACT proiektuan egindako elikagaiak   Kongresu honen 3. edizioa Viana do Casteloko institutu […]

Share
Read More

Hilabete honetan, Etxabarri-Ibiñan dagoen BURUAGA gaztandegiko ardi-ustiategira bisita egin da. Javier Aizpeolearena da ardi-sail nagusia; assaf motako 800 ardi ditu. Latxa ardiaren inguruko beste ustiategi batzuekin, Idiazabalgo jatorri-deiturako gazta, azal gogorreko gazta ondua eta barra-gazta egiteko esnea ekoizten dute, eta, orain, gazta urdina egiten hastekotan dira. Ganaduzale honek 15 urte daramatza bere animaliak gaztandegietatik datorren […]

Share
Read More

Martxoan, Casanueva familiaren SIERRA DE LARA gaztandegira bisita egin genuen, Salas de los Infantesen (Burgos). Ardi-esne gordinarekin gazta egiten dute, eta 20 urte daramatzate haien 500 ardiak elikatzeko gazura erabiltzen. Kasu honetan, gazura pasteurizatu egiten dute, jasotzen duten ontzian bertan, lurruna zuzenean injektatuta.   Esne-gazura nola biltzen eta 1- Gazura kentzeko mahaitik, biltzeko ontzira 2- […]

Share
Read More

  Neiker-Tecnalia eta AZTI-Tecnalia zentro teknologikoetako langileak gazta egiten duten eta haien ganadua elikatzeko gazura erabiltzen duten abeltzaintza-ustiategietan egon dira. Bisita horietan, besteak beste, informazio hau jaso dute: sortutako gazura-kantitatea, elikatzen duten animalia-kopurua, gazura erabiltzeko modua, ganaduari emandako elikagaien hondarraren ezaugarriak eta sortutako arazoak. Helburua da aztertzea ea gazura berrabil daitekeen komunikazio-bideetatik urrun dauden EAEko […]

Share
Read More

Hilabete hauetan, lankidetzan aritzeko zenbait zentro eta enpresa identifikatu ditugu, eta e-mailing bat egin dugu, elkarren proiektuei eta ekimenei buruzko informazioa trukatzeko interes handiena zutenekin harremanetan jartzeko. Erakunde hauekin jarri gara harremanetan, besteak beste: Unibertsitateak Hondakin-kudeatzaileak Gaztagileen elkarteak Esnekien eta edarien industria Zentro teknologikoak eta ikerketa-zentroak Aholkularitzak eta ingeniaritzak Bikaintasun-guneak   Gehienen erantzuna positiboa izan […]

Share
Read More