EN | ES | EU

VALORLACT proiektuaren helburu nagusia da esne-gazura balio erantsiko produktu edo energia bihurtzeko metodologia bat probatzea eta baliozkotzea. Hartara, gaztandegien ingurumen-inpaktua gutxitu eta sektore horren lehiakortasuna hobetu egingo litzateke.

Hauek dira VALORLACT proiektuaren helburuak, zehatz azalduta:

  1. Esne-gazura biltzeko eta/edo prozesatzeko metodologia bat garatzea, errentagarri bilakatzeko gazura gizakion edo animalien elikadurarako lehengai edo bioerregai (biogasa) bihurtzeko sistemak, ekipamenduak edo instalazioak.
  2. EAEko gaur egungo esne-gazuraren ekoizpenaren eta kudeaketaren inbentarioa eta diagnostikoa osatzea, arazoaren helmena eta proposatzen diren irtenbideak aplikatzeko aukera errealak zenbatekoak diren zehazteko.
  3. Esne-gazura aprobetxatzeko teknologiak baliozkotzea, gazura kontzentratzeko eta gaztandegi batean biogasa egiteko bi instalazio pilotu sortuz.
  4. Gizakiak edo animaliak elikatzeko produktuen prototipoak sortzea, errentagarriak betiere.
  5. EAEn sortzen den esne-gazuraren % 80, gutxienez, balorizatzeko Ekintza Plan bat bultzatzea. Planak barnean hartu behar ditu esne-gazura behar bezala biltegiratzeko, garraiatzeko, eraldatzeko eta manipulatzeko ingurumen-, lege-, administrazio- eta ekonomia-alderdiak.
  6. Ekintza Plan hori adostea eta baliozkotzea, esne-gazuraren bilketa eta prozesatzea erakusteko proba baten bidez eta Plana martxan jarri nahi duten sektoreekin Kontraste Mahaia eratuz.
  7. Ibilbide Orri bat prestatzea, proposatutako Ekintza Planaren ezarpena eraginkorra izan dadin.