EN | ES | EU

Hona hemen VALORLACTeko lantaldean diharduten eragileak:

Eusko Jaurlaritza

gvEuskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Ekintza guztiak berrikusten eta koordinatzen ditu; proiektuaren monitorizazio- eta kontrol-prozesuez arduratzen da. Kudeaketa Plan bat proposatuko du esne-gazuraren arazoa konpontzeko.

Informazio gehiago: http://www.industria.ejgv.euskadi.net/

AZTI-Tecnalia

aztiElikaduraren sektorean espezialista da I+Gko zentro hau. Koordinatzaile teknikoa da; gazura karakterizatzen du; teknologiak hautatzen ditu; erakusketa-probak antolatzen eta koordinatzen ditu, baita giza elikadurarako balorizazio-probak eta biogasa sortzekoak.

Informazio gehiago: http://www.azti.es/

Neiker-Tecnalia

neikerNekazaritzako elikagaien eta ingurumenaren sektorean espezialista da I+Gko institutu hau.  Animaliak elikatzeko balorizazio-probak koordinatzen ditu, eta eragile eta administrazio eskudunekin baliozkotzen ditu prozesuak.

Informazio gehiago: http://www.neiker.net/

BM Ingenieria

bmTeknologian eta ingurumen-zerbitzutan espezialista da enpresa pribatu hau. Biogasa sortzeko instalazio pilotua garatzen du, gazura substratutzat erabilita aurrez egindako proben arabera.

Informazio gehiago: http://www.bmingenieria.com/

Iberlact

iberlactNekazaritzako elikagaien sektorerako ekipo eta proiektutan espezialista da enpresa pribatu hau.  Ekipoak hautatzeko, proba pilotua egiteko eta irtenbidearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzeko aholku ematen du.

Informazio gehiago: http://www.iberlact.com/