EN | ES | EU

Uda-hasieran eta -amaieran, ahozko bi hitzaldi eman ziren nazioarteko bi kongresutan. Hitzaldiak, batez ere, biogasa sortzeko proben emaitzei buruzkoak izan ziren. Kongresu hauetan hartu dugu parte: Ahozko hitzaldia ORBIT 2014 kongresuan. 9th Conference on Organic Resources and Biological Treatment, ekainaren 26tik 28ra, Godöllo, Hungaria.   Ahozko hitzaldia III Progress in Biogas-en, irailaren 10etik 11ra, Stuttgard, […]

Read More

Lehenengo lauhilekoan amaitu da instalazio pilotuaren instalazioa eta konexioa, behin instalazio elektrikoan alta eskatuta, hodiak hainbat andeletara konektatuta eta iragazketako ekipo pilotua eramanda. Maiatzean eta ekainean, urarekin ibiltzen diren ekipoen funtzionamendu- eta egiaztatze-proba batzuk egin ziren. Metanizazio-instalazioaren kasuan, konexio- eta ekipo-aldaketa batzuk ere egin dira, eta gasometroa instalatu da. 2014ko ekainetik uztailera, biogas-instalazioa martxan jartzen […]

Read More

Aurten, lehen hilabeteetan, prototipo bakoitzaren formulazioak doitzen jardun dugu, kasu bakoitzean nahi genituen kalitate-ezaugarriak eta ezaugarri organoleptikoak lortu arte. Horrez gainera, formulazio-doikuntza ugari egin dira; alde batetik, ahalik eta esne-gazur kantitate handiena erabiltzeko, eta, bestetik, prozesatze-beharrak minimizatzeko, gero EAEko elikagai-industria txikietara eta gaztandegietara ahalik eta inbertsiorik txikienarekin transferitu ahal izateko.   Xerratan moztu daitekeen esnekia […]

Read More

Esne-gazura animaliak elikatzeko pentsuetan erabiltzeari dagokionez, dagoeneko saiakuntza hauek egin dira: Arrautzetarako hegaztiak: 10 asteko saiakuntza Haragitarako hegaztiak: 42 eguneko ziklo bat In vitro probak esnetarako ardien formulazioan Orain arte lortutako emaitzek esne-gazura pentsutan sartzeak eragin positiboa duela erakutsi dute, oro har. Esne-gazura arrautzetarako pentsuan % 6 sartzean, errunaldi-indizea % 9,1 igotzen da pentsu komertzial batekin elikatutako […]

Read More

Kontzentrazio- eta lehortze-probetatik (alderantzizko osmosi bidezko kontzentrazioa, ultrairagazketa bidezko kontzentratua eta esne-gazur likidoa eta esne-gazuraren hautsa) lortutako esne-gazuraren frakzioetatik abiatuta —ardi-gaztarenak zein nahaste-gaztarenak— lau elikagai-prototipo garatzen ari dira:   Gazta-saltsa Esne-gazuraren edaria frutekin   Xerratan mozteko barra-gazta Hauts disolbagarriko produktua   Prototipoek esne-gazuraren kantitate batzuk dituzte (% 45etik % 65era bitartean), eta kasu bakoitzean nahi diren ezaugarri […]

Read More

Amaitu da esne-gazuraren analisia eta karakterizazioa egiteko lagin-bilketa. Guztira, zazpi gaztandegitatik hartu dira hainbat mota eta bolumenetako laginak. Gaztandegi horiek adierazgarriak dira beren tamainagatik eta egiten duten gazta-motagatik. Gehienak ardi-gaztaren edo nahaste-gaztaren esne-gazurak dira, behi-esnearekin bakarrik lan egiten duten gaztandegiak oso gutxi baitira Euskadin. Haietako bakoitzerako bisita aprobetxatuz, beste hainbat datu ere bildu dira: sortutako […]

Read More

Elikagai-prototipoak, pentsuak eta biogasa sortzeko probak egiteko, hainbat proba egin dira laborategien mailan, maila pilotuan eta maila industrialean. Laborategi-mailan, esne-gazuraren eta proteinen kontzentratuak lortu dira alderantzizko osmosi (AO) eta ultrairagazpen (UI) bidez hurrenez hurren, hezean nahiz lehorrean lau elikagai-prototipo eta 6 pentsu egiteko. Proba horiek NEIKER-Tecnaliak eta AZTI-Tecnaliak egin dituzte.   Maila pilotuan, lehortze-probak egin […]

Read More

Proiektuaren lehen faseetan bildutako informaziotik abiatuta, EAEko gaztandegietan egiten den esne-gazuraren gaur egungo egoeraren diagnostiko bat egin da, bai sorrerarena, bai kudeaketarena. Zenbait iturri ofizial (Eusko Jaurlaritza) eta erakunde eta elkarte (Idiazabal JI, Artzai-Gazta, etab.) kontsultatuta eta zenbait gaztandegiri egindako inkesta eta bisitetatik lortutako datuak izan dira azterketa hori egiteko oinarriak. Dokumentuak alderdi hauei buruzko […]

Read More

Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen den esne-gazuraren inbentario oso bat egin da; esne-gazur mota bakoitzaren bolumenak jaso dira, eta espazio-sakabanaketa eta urtarokotasuna kontuan hartu dira. Inbentarioa egiteko, aurreko azterketetan jasotako datuak eta identifikatutako gaztandegi guztietara bidalitako galdeketako datuak erabili dira, eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioarekin kontrastatu dira. Proiektuaren bizi osoan zehar berrituz joango da, beti datu […]

Read More

Esne-gazuraren laginketa planifikatu da, eta tamaina desberdineko hiru gaztandegitan hasi gara biltzen (handi bat, ertain bat eta bi txiki). Hurrengo hilabeteetan, beste gaztandegi bateko edo beste bi gaztandegitako laginak hartzea aurreikusten da. Gaztandegi horiek aurtisau-gaztandegiak izatea edo zona geografiko interesgarri bateko adierazgarria izatea da asmoa. Lortutako laginak proiektuaren hurrengo ekintzetarako interesgarritzat jo diren hainbat parametro […]

Read More