Proiektuaren emaitzak interesatzen bazaizkizu, jar zaitez gurekin harremanetan, eta bidali zure iruzkinak eta iradokizunak.
Honela ere lagundu dezakezu:
- datuak emanez esne-gazuraren egungo ekoizpenaz edo kudeaketaz edo ezagutzen duzun antzeko ekimenez edo proiektuez (gaztandegiak, erakunde publikoak zein pribatuak, kudeaketa-enpresak…).
- esne-gazuraren bilketa nola egiten den erakusteko proban parte hartuz (gaztandegiak edo azpiproduktuen banaketa-enpresak).
- kontraste Mahaietan parte hartuz (sektoreko eragileak).
- Ekintza Planerako proposamenak bidaliz, edo proiektua (oro har) hobetzeko ideiak edo iruzkinak igorriz.