EN | ES | EU
[call_to_action_bar title=”Valorlact” desc=”Whey to future”]

VALORLACT: Euskal Autonomia Erkidegoko esne-sektorean sortzen den esne-gazura osoki baliatzea.

Gaztandegietan sortzen den esne-gazura osoki aprobetxatzeko Ekintza Plan bat prestatu eta baliozkotu nahi du VALORLACTek. Horretarako, esne-gazura kontzentratzeko, lehortzeko eta/edo haren digestio anaerobioko zenbait teknologiaz baliatuko da, betiere esne-gazura gizakien zein animalien elikadurarako, energia ekoizteko edo nekazaritzarako baliagarri bihurtzeko helburuarekin.

Espero diren emaitzak:

  • EAEn sortzen den esne-gazura balorizatzeko prozedura adostua eta baliozkotua lortzea, gero Europako beste herrialde batzuetara zabaltzeko.
  • Gizakien eta animalien elikadurarako eta biogasa egiteko produktuen prototipo baliozkotuak.

Informazio gehiago

2

Proiektuan diharduten sektoreak

  • Administrazioak: eginkizun hau dute proiektu honetan: sektoreei buruzko datuak helaraztea, beste ekimen batzuei buruz informatzea, eta lege-gaietan aholku ematea. Ekintza Plana baliozkotuko dute.
  • Gaztandegiak: proiektuari egiten dioten ekarpena: sektoreari buruzko datuak biltzea eta laginketan zein frogaketa-probetan laguntzea.  Ekintza Plana baliozkotzen ere jardungo dira.
  • Pentsugileak: proiektuari egiten dioten ekarpena: egiten diren pentsu berrien bideragarritasunari buruzko eskarmentu profesionala, merkatuari buruzko datuak ematea, eta lehengaien kalitate-eskakizunei buruzko informazioa.
  • Abeltzainak: proiektuari egiten dioten ekarpena: pentsuak onartzeko eskakizunen berri zabaltzea, ganaduaren zuzeneko elikatze-probetan laguntzea, eta proposatzen diren konponbideak aplikatzeko azpiegiturari eta sektoreari buruzko datuak ematea.
  • Elikadura-enpresak: proiektuari egiten dioten ekarpena: garatu beharreko osagaiei eta produktuei buruzko ideiak ematea, eta beren produktuetarako zehazten dituzten kalitate- eta onespen-eskakizunen berri ematea.
  • Logistika-enpresak: proiektuari egiten dioten ekarpena: kamioi-floten kudeaketan eta jardueraren jasangarritasunari eusteko kontuan izan behar diren aldagai ekonomikoetan duten eskarmentua.
  • Hondakin-kudeatzaileak: proiektuari egiten dioten ekarpena: kudeaketa-prozesuen bideragarritasunaren alorrean duten eskarmentua, instalazioen funtzionamendu-parametroei buruzko datuak, eta kudeatzen diren hondakinek bete beharreko eskakizunen gaineko informazioa.

Gaztandegien lehiakortasuna eta sortzen duten esne-gazuraren kudeaketa hobetzeko aukera bat da VALORLACT proiektua. Oso interesgarria deritzogu`programatutako jardueretan parte hartzeari, proiektuaren esku jarri ditugu gure instalazioak, proba pilotuak egin ditzaten. Espero dugu, bestalde, emaitzak eta ondorioak guretzat ez ezik EAEko gaztandegi guztientzat izatea baliagarriak. Aukera bikaina, beraz, gaztandegien arteko lankidetza sustatzeko eta erkide dituzten arazoak konpontzen saiatzeko.

VASCOLAC S.L.- Gerentea

Gaztandegietako esne-gazuraren kudeaketari dagokionez, EAEkoaren antzeko arazoak ditugu Kantabrian: gaztandegi txikiak, oso sakabanatuak, esne-gazuraren arazoari banaka ekiteko gai ez direnak. Oso interesagarria iruditzen zaigu LIFE ENV/ES/000639 proiektua, arazoa konpontzeko Kantabrian azken urteotan aztertu diren irtenbide teknikoetako batzuk jasotzen baititu, baita bideragarritasun ekonomikoko plana ere (arazoak konpondu gabe jarraitzearen zergati nagusia).

Ikerketa-taldearekin harremanetan jarraitu nahi du CIFAk, proiektuari buruzko informazioa bertatik bertara jasotzeko. Bestalde, edonolako lankidetza-motatarako prest dago.

Ana Villar Bonet- Animalia-jatorriko elikagaien —esnea eta haragia— kalitate saila

Resultados obtenidos

[blog_bigcontent number=”1″]