Proiektuaren lehen faseetan bildutako informaziotik abiatuta, EAEko gaztandegietan egiten den esne-gazuraren gaur egungo egoeraren diagnostiko bat egin da, bai sorrerarena, bai kudeaketarena.
Zenbait iturri ofizial (Eusko Jaurlaritza) eta erakunde eta elkarte (Idiazabal JI, Artzai-Gazta, etab.) kontsultatuta eta zenbait gaztandegiri egindako inkesta eta bisitetatik lortutako datuak izan dira azterketa hori egiteko oinarriak.
Dokumentuak alderdi hauei buruzko informazioa jasotzen du:
- Gaztandegi-motak, ekoizpen-tamainaren eta sortutako esne-gazur motaren arabera.
- Banaketa geografikoa.
- Esne-gazura kudeatzeko eta tratatzeko dauden azpiegiturak eta ekipamenduak.
- Aplikatu beharreko legedia.
- Gaur egungo kudeaketa-estrategiak.
- Esne-gazuraren kudeaketari buruzko kezka-maila.
- Adibide gisa balioko duten ekimenak.
Diagnostiko honek oinarri gisa balioko du ondorengo ekintza-plana garatzeko. Han jasoko da, behin LIFE-VALORLACT proiektua amaituta, Euskadin esne-gazura kudeatzeko eta aprobetxatzeko ezarri beharreko proposamena.
No Comment